Corrigé bac espagnol lv1 2008

12840 mots 52 pages
2007-ko Ekainaren 14-ekoa 14 Juin 2007
ISSN 0767-7643

1,10 €

N° 2911

Aita guzieri Besta on !
A CAPELLA
A capella moduko kantua lurretik zeruraino doa, otoitz baten gisa, hori zion Elkar argitaletxeak, plazaratu berri duen Eüskaldünak A Capella diskaren aurkeztean. Diska eder bat, hemen gaindi entzun ohi ditugun errexiñolet zenbaiten – Erramun Martikorena, JeanMixel Bedaxagar, Maddi Oihenart, Imanol, Etxamendi eta Larralde... – kantu pollit batzuz osatua. A capella modu horrek VIII. mendean ditu erroak, elizkizunetan fraileek elizako kapera batetik musikarik gabeko kantu polifonikoak emaiten zutenetik.
Musika tresna batekin kantatzea baino zailtasun gehiago du a capella kantatzeak. Boz hutsez kantatzen duenak bere ahots-kordak ditu musika tresna bakartzat, horiekin behar duela adierazi kantuaren arimaren hoberena, kantuak zeruraino nahi badu hegaldatu segurik. Musika tresna batek estal lezake entraaleko boz bat; a capella kantatzean ez da gisa hortako aterberik; “kazola zilatuek” ez dute hor tokirik. Erran behar da haatik kantatzeko molde hori frangotto galtzen ari dela. Xiberuan salbu! Eta adibidetzat hor dugu Haur Kantu Xapelketarako xiberotar haur eta gazteek eskaini dutena: Mauleko kanporaketan eskainiak izan diren hogoita sei kantuetarik hogoita bi dira a capella eman, bertze euskal lurraldetan kontrako mugimendua delarik. Nahiz Bizkaian egin diren kanporaketetan, hango haur eta gazte askok sekulan ez bezala ahots hutsez kantatu duten, batzutan trakeski bazen ere. Eta hori, musika sintetizadoreen garai huntan, mirakuilu ttipi bat da, kantuaz arduratzen den Juan Jose Zelaia bizkaitarrak zionaz. Miarritzen, joan den igandean, Haur Kantu Xapelketaren finalean, hogoita zortzi kantuetarik bost baizik ez dira ahots hutsez eman. Bainan, bertze kantu guziak gain gainetik preziatu baditugu ere, zer atseginez edan dugun a capella iturri hortarik! Funtsean, Miarritzeko kantaldi guzia zen iturri gozo baten pare, aratsalde oso batez urrun ginaudela mundu

en relation

  • Martin eden
    831 mots | 4 pages
  • Corrigé bac allemend lvs l 2009
    481 mots | 2 pages
  • Corrigé bts 2008 copropriété
    672 mots | 3 pages
  • Corrigé bpjeps 2008
    2108 mots | 9 pages
  • Corrigé du bac lv1
    738 mots | 3 pages
  • corrigé despagnol
    633 mots | 3 pages
  • Itlien
    531 mots | 3 pages
  • un corrige pour espagnol 1er s
    8945 mots | 36 pages
  • Correction bac allemand lv2 2010
    308 mots | 2 pages
  • Corrigé eaf 2008
    579 mots | 3 pages
  • Corrigé espagnol 2013
    938 mots | 4 pages
  • Corrigé bac pro français 2007
    2114 mots | 9 pages
  • Dédicace à Délos
    3892 mots | 16 pages
  • circulation des capiteaux
    6036 mots | 25 pages
  • De ce sa obtinem delf-ul
    518 mots | 3 pages